Ohi den moduan, astearte arratsaldean heldu zieten berriz entsegu saioei Usurbilgo Kantu Taldeak, ohi bezala, Udarregi Ikastolako DBH-ko eraikin gorrian. Baina ordutegia, eguna eta biltzeko tokia aldatzea erabaki zuten. Datorren astetik aurrera, astelehenetan bilduko dira, orain arte baino ordu erdi lehenago abiatu eta amaituko dituzte entsegu saioak (18:00-19:00), eta aurrerantzean, HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan bilduko dira kantu zaleak. Orain arte baliatzen zuten gunea, Zumarte Musika Eskolaren txokoa izango baita aurrerantzean.
Bestalde, iraila amaierarako deitu dute udako etenaldi osteko lehen kantu jira. Honatx xehetasunak:
KANTU TALDEAREN HITZORDUAK
Irailaren 18tik aurrera astelehenero
18:00-19:00 Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan.
Irailak 30, larunbata
19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.
Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".
Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.