Udaberri amaieratik langabeziak beherantz egin ostean (maiatzean 271 langabetu, uztailean 234), udako opor hilabeteak amaitu dira eta honekin langabezia tasaren gorakada dator berriz. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, 257 langabetu zenbatu zituen abuztuan Usurbilen, uztailean baino 23 lagun gehiago.
Gorakada bereziki gizonezkoen artean eman da; 98tik 119raino igo da kopurua hilabeteko tartean. Emakumezkoen artean gorakada txiki bat eman da baita, 136tik 138ra. Usurbilen bezala, Buruntzaldea osoan (185 langabetu gehiago) eta Gipuzkoan ere (977 langabetu gehiago) gehitu da lanik gabeko herritar kopurua.
Langabeziak gorantz egin duen artean, kontratazioak nabarmen egin du behera abuztuan; 566tik 375era murriztu zen Usurbilen erregistraturiko lan kontratu kopurua. Ohi bezala, ia denak 375etik 366 aldi batera hitzartu ziren. Gizonezko gehiago (215) kontratatu ziren, emakumezkoak (160) baino.
2017ko abuztua
Usurbil: 257. Buruntzaldea: 3.626. Gipuzkoa: 35.120.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 119.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 63.
Emakumezkoak: 138.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 74.
45 urtetik gora: 60.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 29.
Eraikuntza: 24.
Zerbitzuak: 177.
Aurretik lanik gabe: 21.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 807.
Astigarraga: 275.
Hernani: 1.041.
Lasarte-Oria: 953.
Urnieta: 293.
Usurbil: 257.
Guztira: 3.626.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 35.120.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 375.
Aldi baterakoak: 366.
Zerbitzuen sektorean: 247.
Sexuaren arabera: 215 lan kontratu gizonezkoenak, 160 emakumezkoenak.