Baxurde Krossa, Usurbil Cup, errebotea eta pilota asteburuan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 09:04

Kirol agenda betea astebururako. Denetariko jarduerak tartekatuko dira egunotarako iragarriak dauden hitzorduen eskaintzan. Honatx xehetasun gehiago:

10. Baxurde Krossa

Baxurde Txiki U.T.T.-k antolaturiko proba herrikoiaren hamargarren edizioa ospatuko da igandean. Dagoeneko ostiral goiz honetarako aurrez izena emandakoak 157 ziren kirolprobak.com atarian. Izen emateak zabalik segiko du larunbat arratsaldeko 16:00ak arte:

Eguna: irailak 17, igandea.

Ordua: 10:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

 

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa

Enrique Abril Txapelketako neurketa Zubietan

Igande honetan, irailaren 17an lehiatuko da Zubieta etxean, goizeko 11:30etan hasita Luzean taldearekin. Zubietarren Enrique Abril Errebote Txapelketako estreinako partida izango da igandean jokatuko dutena. Berez irailaren 10ean Oiartzunen Txost taldekoekin lehiatu behar ziren, baina eguraldia tarteko bertan behera utzi zuten partida. Zehazteke dago neurketa hau noiz jokatuko duten.

Gipuzkoako Pilota Txapelketa

Atzo ere izan ziren pilota partidak. Ostiral honetan gehiago, 19:30etan hasita frontoian:

-Eskuz binaka nagusiak, 1.maila (Pagazpe/Azkoitia1).

-Eskuz binaka jubenilak, 2.maila (Pagazpe/Oiarpe).

-Eskuz binaka nagusiak ohorezko maila (Pagazpe/Zazpi Iturri).

Usurbil Cup: 4. jardunaldia

Irailak 15, ostirala

Haranen:

Minibenjaminak

16:30 Kaffa-Otar Goxo

16:30 Txirinbolo-Icoman

16:55 Txirinbolo-Itzira Eraikuntzak

16:55 Kaffa-N.I. Ileapaindegia

17:20 N.I. Ileapaindegia-Icoman

17:20 Itzira Eraikuntzak-Otar Goxo

LH 4,5,6 neskak

16:30 Txiriboga Taberna-Izarrak

17:20 Marije-Aitzaga

18:10 Maiur-Aratz Erretegia

Infantil neskak

17:50 Goieko-Lurda Purtxileria

18:40 I.P. Foto-Saizar

Atsedenaldia: Goieko.

Irailak 16, larunbata

Haranen:

LH 3,4

10:00 Suzko Taldea-Tximista

10:50 Futbolari Basatiak-Urtxintxak

11:40 Usurbil Sport-Esnaola Janaridenda

Alebin mutilak

10:00 Mur-Opil Goxo

10:50 Aizpurua Okindegia-Artzabal

11:40 Lagun Onenak-Bugati Erretegia

Infantil mutilak

12:30 Josue Igeltseritza-Perkuak

12:30 Errazkin Bizikletak-Laurok

Atsedena: Goieko.

Antolatzailea: Usurbil F.T.