Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleipen prozesua aurrerabidean da. Uztailaren 27ra arte herritarrek aurkezturiko eskaerak aztertu ditu Udalak. Alkatetzak 2017ko irailaren 11n emandako dekretuen bidez onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu zituen.
Zerrendok gaurtik, irailaren 15etik ikusgai izango dituzue bi astez hilaren 28ra arte, "interesatuek aztertu eta, beharrezkoa ikusten badute, ondoen deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, zozketarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko da".
Zerrendak erakusketa publikoan jarriko dira Udaletxeko Iragarki Taulan .
Eraikiko den etxebizitza kopurua
Guztira: 122.
-Babes Ofizialeko 46 etxebizitza.
-Tasatutako 46 etxebizitza.
-30 etxebizitza libre.
Oharra: etxebizitza guztiek dagokien garaje plaza eta trastelekua izango dute.
Etxebizitzon ezaugarriak
Babes ofizialeko etxebizitzak
Kopurua: 46.
Ezaugarriak:
-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.
-3 logelako 26 etxebizitza.
-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.
-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:
2016 urteko zerga-ekitaldiari loturik, honako gehieneko eta gutxieneko hauen artean egon beharko dute eskatzaileek:
-9.000 eta 39.000 € kasu orokorrean.
-3.000 eta 39.000 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.
-Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei.
Tasatutako etxebizitzak
Kopurua: 46.
Ezaugarriak:
-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.
-3 logelako 26 etxebizitza.
-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.
-Preziook hartuko dira oinarri gisa:
2.110,00 €/m2 erabilgarria
Garaje itxia: 18.000,00 €
11,10 m2 tako trasteleku itxia: 6.200,00 €
-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:
25.000 eta 58.500 € kasu orokorrean.
3.000 eta 58.500 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.
Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei
Gizarte-sektore ezberdinei zuzenduriko etxebizitzak
Babes ofizialeko 46 etxebizitza gizarte sektore ezberdinei zuzenduak egongo dira:
-Minusbaliatuentzako 2 etxebizitza.
-70 urte edo gehiagokoentzako 4 etxebizitza.
-Babes bereziko gizarte-sektoreentzako (haien kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) 5 etxebizitza.
-35 urte beherakoentzako 10 etxebizitza.
-Aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza.
Informazio gehiago:
Usurbilgo Udala
943 371 951
Irudia: Usurbilgo Udala.
Uztailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
Etxebizitza tasatuen informazioa
Babes ofizialeko etxebizitzen informazioa