Parranda giro betean blai da Santuenea gaur arratsaldetik. Goitik behera bustita abiatu dituzte festak. Askaritarako txokolate gozoa dastatu eta indarberritzeko tartea izan ostean, ehunka globoren jaurtitzen ikusi ditugu. Ez zen areriorik, lagun arteko ur globo festa ospatu dute. Goiter behera blai amaitzeraino. Txarangak edota buruhandiek girotu dute arratsaldeko bigarren zatia.
48 ordu dituzte aurretik Santuenean, duten onena emateko.
Mus txapelketa
Larunbatean (irailak16) 16:00etan hasita Santueneko jaien baitan ospatuko da mus txapelketa. Izen ematea aurreko ordu erdian bideratuko du antolakuntzak, 15:30-16:00 artean. Bikoteko prezioa, 20 euro. Karta jokoan abilenek sariok irabaziko dituzte:
1-Bi txapel, bi trofeo, bi pertsonentzat afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi botila txanpain.
2-Bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta botila bat txanpain.
3-Lau txuleta eta bi botila txanpain.
4-Baserriko bi oilasko eta bi botila txanpain.
SANTUENEKO JAIAK
Irailak 15, ostirala
21:00 Musikarien afaria.
23:30 Kontzertuak: Kezka, Fridays Crew, eta Joxpa Erromeria.
Irailak 16, larunbata
10:30 Pintura lehiaketa.
11:00/13:00 Zirku jostaldia haur eta gaztetxoentzat.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
21:00 Herri Afaria.
00:00 Dj Mikeltxi.
Irailak 17, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.