Igandeko 10. Baxurde Krosserako izen ematea, 16:00ak arte zabalik

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 16a, 09:29

Baxurde Txiki U.T.T.-k antolaturiko proba herrikoiaren hamargarren edizioa ospatuko da igandean. Dagoeneko larunbat goiz honetarako 210 ziren aurrez kirolprobak.com atarian izen emana zuten lasterkariak. Tartean 42 usurbildarrek. Adi, inskripzio epea gaur arratsaldeko 16:00etan itxiko dute:

Eguna: irailak 17, igandea.

Ordua: 10:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa

Enrique Abril Txapelketako neurketa Zubietan

Igande honetan, irailaren 17an lehiatuko da Zubieta etxean, goizeko 11:30etan hasita Luzean taldearekin. Zubietarren Enrique Abril Errebote Txapelketako estreinako partida izango da igandean jokatuko dutena. Berez irailaren 10ean Oiartzunen Txost taldekoekin lehiatu behar ziren, baina eguraldia tarteko bertan behera utzi zuten partida. Zehazteke dago neurketa hau noiz jokatuko duten.