Euriaren beldur, mus txapelketako partida gehienak oholtzan jokatu dira. Haurrentzako puzgarrietako bat ere, frontoiaren barruan ipini dute. Eguraldia nahasi samar egon arren, arratsalde partean gaztetxo ugari hurbildu da Santuenera. Puzgarriak, buruhandiak eta txokolate-jana beti dira eskaintza erakargarriak.
21:00etan hasiko da herri-afaria eta gauerdian, Dj Mikeltxiren txanda izango da.
SANTUENEKO JAIAK
Irailak 17, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.