Elkartasun besarkada erraldoia eman zitzaion atzokoan Bilbon Kataluniako herriari. Milaka herritarrek, zenbait iturriren arabera, 32.000 lagunek parte hartu zuten, urriaren 1eko erreferenduma eta katalan zein euskaldunon erabakitze eskubidea babesteko Gure Esku Dago mugimenduak deitutako mobilizazioan.
Tartean ziren noski, bazkalostean Oiardo Kiroldegitik Bilborantz autobusez joandako usurbildarrak ere. Abiatu aurretik ondoko talde argazkia atera zuten, ikurriña eta estelada artean. Pankartak dioen moduan, usurbildarrek ere "Kataluniarekin bat" egin zuten.
Albiste honi atxikia doakizue Gure Esku Dago mugimenduak, mobilizazioan zehar grabaturiko bideoa.