Kamel Ziani El Katumi nagusitu da igande honetan Usurbilen ospaturiko 10. Baxurde Krossean. Emakumezkoetan helmuga zapaltzen lehena, Lourdes Colomo zizurkildarra izan dugu. Gizonezko zein emakumezkoen lehen hiru postuetan, usurbildar bakarra sailkatu da aurtengoan; iazko txapelduna, Iñaki Gerica herritarra. Ondoko irudian dituzue 10,75 kilometroko bidea osatu duten lasterkarien artean denbora onena egin duen kirolari taldea.
Gogoan izan ordea; bi ziren, Baxurde Txiki U.T.T.-k antolaturiko gaurko krossean aukeran zeuden ibilbideak. 5,2 kilometrokoa egin eta azkarren amaitu dutenen lehen hiru gizonezko eta emakumezkoen artean bai, bi usurbildar ditugu; Oinatz Iparragirre eta Aroa Arruti. Segidan xehetasunak:
Lehen sailkatuak
10km
Lehen hiru gizonezkoak
1-Kamel Ziani El Katumi 00:34:38
2-Carles Montllor Vegas (Sabadell) 00:34:47
3-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:35:23
Lehen hiru emakumezkoak
55-Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 00:43:22
64-Oihana Esponja Perez (Hernani) 00:44:28
66-Itziar Barrenetxea Crespo 00:44:35
5 km:
Lehen hiru gizonezkoak
1- Ibai Beracierto Espada (Zarautz) 00:19:06
2-Mikel Alonso Cuende (Donostia) 00:19:43
4-Oinatz Iparragirre Arregi (Usurbil) 00:23:59
Lehen hiru emakumezkoak
3-Amaia Lacalle Prieto (Andoain) 00:23:26
7-Aroa Arruti Castresana (Usurbil) 00:27:55
10-Josune Cruz Oyarzabal (Oiartzun) 00:28:40
10. Baxurde Krosseko sailkapen osoa, esteka honetan duzue ikusgai: 10. Baxurde Krosseko sailkapena