Oiardo Kiroldegiko ikastaroak probatzeko aukera egunotan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 18a, 08:59

Oiardo Kiroldegiak ezagutzera eman ditu hurrengo hilabeteotan martxan jarri asmo dituen kirol ekintzak. Haietako bat baino gehiago probatzeko ate irekien egunak antolatu dituzte aste honetarako. Bertaratu eta proba egitera animatzen dute:

DATOZEN IKASTAROAK

Esperientzia Eskola

55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza eskaintzan izen emateko aukera dute interesdunek 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo Gizarte Zerbitzuen egoitzan.

Orbeldi Dantza Taldea

Urriaren 2ko astean abiatuko du ikasturte berria Orbeldi Dantza Taldeak. Aldiz aurrez eman beharko da ikasturte berrirako izena, aipatu bilgunetik jakitera eman dutenez. Emailez eman dezakezue izena emailez, orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita. Prezioa: haurrek 65 euro, helduek 75 euro (ordainketak azaroan egin beharko dira).

Klaseen ordutegiak:

Helduen taldeak:

-Erromeria taldea, asteazkenetan 19:30-21:00 artean.

-Garaikide taldea, astelehenetan 19:30-21:00 artean.

-Tradizionala, izena ematen dutenen artean finkatuko da ordutegia.

Haurren taldeak: ordutegia finkatzeko bilera irailaren 22an, 18:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Ahalduntze ikastaro berriak emakumeentzat

Bi ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken honetarako:

- “Doluak eta galerak, orrialdeak ixten, etapak irekitzen”. Ikastaroa erdaraz, Pepa Bojo psikologoarekin. Urriaren 5etik abenduaren 14ra, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegiaren atzealdeko lokalean. Izen ematea, urriaren 3ra arte: Udaleko Parekidetasun Saila / parekidetasuna@usurbil.eus / 943 377 110.

-“Zertaz egiten dugu barre emakumeok?”. Saioak: azaroak 7, 14, 21, 28. Ordutegia: 17:30-19:30, Potxoenean. Irakaslea: Beatriz Egizabal. Xehetasun gehiago, aurrerago eskainiko ditu Udalak.

Muxurbil Antzerki Taldea

5 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahalko du antzerki taldean. Xehetasun gehiago jasotzeko 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira deitu. 

Yoga eta reiki Santuenean

Santuenean antolatu dituzte ikastarook:

-Yoga: irailaren 19tik aurrera astearteetan (16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00) eta ostegunetan (16:00-17:30/20:30-22:00).

-Reiki: irailaren 20tik aurrera asteazkenetan, 17:00-20:00 artean.

Izen ematea: 619 791 170, abelinamanso@gmail.com

-Tai chi ikastaroari buruzko informazioa jasotzeko bilera irailaren 22an 17:00etan Santuenea 12 beheko udal eraikinean.

Futbol Eskolako izen ematea

2007, 2008 eta 2009an jaiotako umeei zuzenduriko deialdia. Usurbil F.T.-k Futbol Eskolan parte hartzeko izen emate egunak finkatu ditu egunotarako: irailaren 22an (ostirala), 17:00-19:00 artean eta irailaren 23an (larunbata) 10:30-12:30 artean, futbol taldekoek Harane zelaian duten bulegoan.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra

18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako Agerialdeko hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan. Irailaren 18an abiatuko dute ikasturtea. Eskaintza: oinarriko prestakuntza, etorkizuneko programa, programa irekiak, unibertsitate eta goi zikloetara sarbidea, jarduera osagarriak... Informazio gehiago eta izen ematea:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00.

Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00.

epalasarte.es

943 361 273

012734aa@hezkuntza.net

Kantu Taldea

Ikastaroko entseguak astelehenero 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Uda osteko lehen kantu-jira irailaren 30ean.

KzGunea

Irailean, arratsaldez zabalik 16:00-20:00 artean.

-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.

-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.

-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.

Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net

Etumeta AEK euskaltegia

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es