Usurbilgo Udalak 2017ko lehen seihileko hondakinen bilketa datuak ezagutzera eman ditu. Bataz beste, hondakinen %84,08 gaika bildu dira udalerri honetan, urtarriletik ekainerako tartean. Ehuneko hau hobetu duen hilabeterik egon da ordea. Esaterako, maiatzean %86,73raino igo zen gaikako bilketaren zenbatekoa. Iaz garai berean erregistraturiko datuak hobetu ditu Usurbilek. Hondakinen %83,76 bildu ziren gaika udalerri honetan, 2016ko urtarriletik ekainerako tartean.