Usurbil Cup-eko 5. jardunaldia jokoan gaur eta bihar

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 19a, 08:30

Usurbil F.T.-k antolaturiko kirol ekimena lehen fasearen azken txanpara gerturatzen doa pixkanaka. Astearte eta asteazken honetan Usurbil Cup-en 5. jardunaldia jokatuko dute Oiardo Kiroldegian. Eta seigarrena, fase honetako azkena, datorren asteburuan. Irailaren 30ean finalerdiak jokatuko dira goizez, 09:30-13:40 artean Haranen. Eta urriaren 7an, final egun handia frontoian, sariketa, bazkari eta ospakizun gehiagorekin.

Izen ematea, Futbol Eskolan

2007, 2008 eta 2009an jaiotako umeek Usurbil F.T.-ren Futbol Eskolan parte har dezakete. Horretarako izena eman beharra dago egunotan: irailaren 22an (ostirala), 17:00-19:00 artean eta irailaren 23an (larunbata) 10:30-12:30 artean, futbol taldekoek Harane zelaian duten bulegoan.

 

Usurbil Cup: 5. jardunaldia

Irailak 19, asteartea

Oiardo Kiroldegian:

Alebin mutilak

17:30 Mur-Artzabal

18:20 Lagun Onenak-Opil Goxo

19:10 Bugati Erretegia-Aizpurua Okindegia

Atsedena: Errazkin Bizikletak.

Irailak 20, asteazkena

Oiardo Kiroldegian:

Infantil neskak

17:30 Goieko-I.P. Foto

18:20 Lurda Purtxileria-Saizar

Infantil mutilak

19:10 Josue Igeltseritza-Laurok

20:00 Goieko-Perkuak

Atsedena: Errazkin Bizikletak.

Antolatzailea: Usurbil F.T.