Oiardo Kiroldegiak 2017-18 denboraldirako iragarri duen kirol ikastaroen eskaintzaren baitan, proba moduko hainbat saio antolatu ditu aste honetarako. Ate irekien egunak hain zuzen. Asteazken honetarako, hasiberrientzako pilates ikastaroko proba saioa:
DATOZEN IKASTAROAK
Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza eskaintzan izen emateko aukera dute interesdunek 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo Gizarte Zerbitzuen egoitzan.
Orbeldi Dantza Taldea
Urriaren 2ko astean abiatuko du ikasturte berria Orbeldi Dantza Taldeak. Aldiz aurrez eman beharko da ikasturte berrirako izena, aipatu bilgunetik jakitera eman dutenez. Emailez eman dezakezue izena emailez, orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita. Prezioa: haurrek 65 euro, helduek 75 euro (ordainketak azaroan egin beharko dira).
Klaseen ordutegiak:
Helduen taldeak:
-Erromeria taldea, asteazkenetan 19:30-21:00 artean.
-Garaikide taldea, astelehenetan 19:30-21:00 artean.
-Tradizionala, izena ematen dutenen artean finkatuko da ordutegia.
Haurren taldeak: ordutegia finkatzeko bilera irailaren 22an, 18:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
Ahalduntze ikastaro berriak emakumeentzat
Bi ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken honetarako:
- “Doluak eta galerak, orrialdeak ixten, etapak irekitzen”. Ikastaroa erdaraz, Pepa Bojo psikologoarekin. Urriaren 5etik abenduaren 14ra, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegiaren atzealdeko lokalean. Izen ematea, urriaren 3ra arte: Udaleko Parekidetasun Saila / parekidetasuna@usurbil.eus / 943 377 110.
-“Zertaz egiten dugu barre emakumeok?”. Saioak: azaroak 7, 14, 21, 28. Ordutegia: 17:30-19:30, Potxoenean. Irakaslea: Beatriz Egizabal. Xehetasun gehiago, aurrerago eskainiko ditu Udalak.
Muxurbil Antzerki Taldea
5 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahalko du antzerki taldean. Xehetasun gehiago jasotzeko 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira deitu.
Yoga eta reiki Santuenean
Santuenean antolatu dituzte ikastarook:
-Yoga: irailaren 19tik aurrera astearteetan (16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00) eta ostegunetan (16:00-17:30/20:30-22:00).
-Reiki: irailaren 20tik aurrera asteazkenetan, 17:00-20:00 artean.
Izen ematea: 619 791 170, abelinamanso@gmail.com
-Tai chi ikastaroari buruzko informazioa jasotzeko bilera irailaren 22an 17:00etan Santuenea 12 beheko udal eraikinean.
Futbol Eskolako izen ematea
2007, 2008 eta 2009an jaiotako umeei zuzenduriko deialdia. Usurbil F.T.-k Futbol Eskolan parte hartzeko izen emate egunak finkatu ditu egunotarako: irailaren 22an (ostirala), 17:00-19:00 artean eta irailaren 23an (larunbata) 10:30-12:30 artean, futbol taldekoek Harane zelaian duten bulegoan.
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako Agerialdeko hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan. Irailaren 18an abiatuko dute ikasturtea. Eskaintza: oinarriko prestakuntza, etorkizuneko programa, programa irekiak, unibertsitate eta goi zikloetara sarbidea, jarduera osagarriak... Informazio gehiago eta izen ematea:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00.
Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00.
epalasarte.es
943 361 273
012734aa@hezkuntza.net
Kantu Taldea
Ikastaroko entseguak astelehenero 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Uda osteko lehen kantu-jira irailaren 30ean.
KzGunea
Irailean, arratsaldez zabalik 16:00-20:00 artean.
-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.
-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.
-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.
Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net
Etumeta AEK euskaltegia
2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus