Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 20a, 10:43

Ekainaren 27ko Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako, ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hasi Beka deialdiko oinarriak onartu zituen. Interesdunek eskabideak aurkezteko irailaren 30era arteko epea dute. 10 bat eguneko tartea baino ez beraz.

Xehetasunak

Xedea: "Proiektu berri bat duen ekin­tzaileari, urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tziak parteka­tzeko leku bat izan dezaten. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperien­tziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Beterri-ekinean zerbi­tzu­tik tutorizazio bat emango da, eta enpresa abian jar­tzea eta finka­tze­arekin lotutako lagun­tzak ere eskainiko zaizkio, horrela badagokio. Beterri Burun­tza Elkarlan espazioa proiektuan sor­tzen den sarean ere koka­tzen da proiektu hau, Kabieneren parte-har­tze­aren eskutik".

Eskaerak aurkeztea: irailaren 30era arte.

Bekaren zenbatekoa: "gehieneko zenbatekoa 1.089,00 eurokoa izango da, beti ere 12 hilabetetako egonaldia izaten badu Kabienen".

Ordaintzeko modua: "Bi zatitan ordainduko da beka: Lehenengo % 80a ebazpena ematen denean eta bigarrena berriz % 20 12. artikuluan zehazten den memoria aurkezten denean eta baita ere Kabieneko egonaldiari dagozkion faktura agiriak".                

Onuradunak: "Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden per­tso­nak, udalerrian enpresa bat sor­tzeko ekimena dutenak, ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2017. urtean alta eman berri dutenak, baldin eta bideragarria den negozio plana egina badu Beterri-Burun­tza eskualdeko ekin­tzaile­tza zerbi­tzuan". 

Onuradunen betebeharrak: 

-Adinez nagusia izatea.

-Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea.

-Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta eduki­tzea.

-Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sor­tzeko ekimena gara­tzen ari izatea.

-Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauza­tzen ez ari­tzea. Gara­tzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekin­tzaileen ekimen berriak defini­tzen eta abiarazten lagun­tzea baita.

Informazio gehiago: Uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Irudia: Kabiene.