Ikasturtea jai giroan hasi ohi dute urtero Aginagan. Eta ez diogu San Praixkuengatik bakarrik. Aurretik, Eskola Txikiak bere egun handia ospatzen duelako. Laugarren edizioa aurten, larunbat honetan bertan. Irailaren 23rako egun pasa antolatu du bertako guraso elkarteak:
Irailak 23, larunbata
11:00-13:00 Haurrentzat sormen tailerrak, jolasak, jolas erraldoiak, puzgarriak...
14:00 Bazkaria (aurretik apuntatu beharko da).
16:30 Munduan Berbena ikuskizuna.
18:30 Dantzaldia.
Aginagako jaiak 2017
Irailak 29, ostirala: Gora Herria Eguna
18:00 Iazko jaietako argazki erakusketa.
18:30 Txupinazoa txanpainarekin.
Jarraian, preso ohien mural borratzea.
19:30 Patata tortilla lehiaketa.
Ondoren, tortilla afaria, lehiaketaren aitzakian.
21:30 XV. Gizonezkoen palazko pilota finala eta XV. Gizonezkoen eskuzko pilota finala.
Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria, suziriak bezala abiatzeko.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
11:30 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.
17:00 Haurren Molto Moto lasterketa, motorzaleena dirudiena garaile!
18:00 Haurrentzako karaokea: AgiñaBision.
19:00 Kantujira Usurbilgo lagunekin.
Bitartean, buruhandi bizi-biziak!
21:00 Herri afaria.
00:30 Txosnen irekiera.
01:00 Erromeria frontoian: Oharkabe.
04:00 Eliza Zaharrean: Seymar Dj.
Urriak 1, igandea: “Referendum de Independencia”
07:00 Baratxuri zopa jana Atarialde Elkartean.
09:00 Tiroplatoa.
12:30 Aginagako haur dantzari taldearen ikuskizuna.
17:00 Haurren pilota txapelketa herrikoia, frontoi txikian!
18:30 Orbeldi dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizun zoragarria frontoian.
Ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.
Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!
18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.
Bitartean, XXXV. Topa Txapelketa herrikoia.
Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua
10:00 Jolasak frontoian.
13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.
Segidan, txokolate goxo-goxoa.
18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.
19:30 Apar festa plazan.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.
00:00 Txosnen irekiera.
01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.
Ondoren, Karaokea.
Segituan, euria goitik behera.
Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
17:00 Txosnen irekiera.
17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.
18:00 Gorriti.
19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.
00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.
04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.
Berehala egunak argitu duela? Guri bost!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
Facebook: Aginagako Jaiak.
Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.