Bota Punttuba bertso eskola irekitzera doaz berriz

Noaua Aldizkaria 2017ko irailaren 20a

Usurbil berriz ere bertso eskola izateko bidean da. Bota Punttuba berpizteko asmoa dago. Horretarako ordea noski, bertso zaleak behar dituzte. Ikasturte berrirako izen emate eguna finkatu dute jada; irailaren 26an arratsaldeko 19:00etan Sutegi atarian. 

Deialdia 9 urtetik gorako gaztetxoei eta helduei ere zuzendua dago. Batzuentzako zein besteentzako saioen egutegi eta ordutegiak ere finkatu ditu Bota Punttubak. Saio guztiak astearte arratsaldeetan izango dira: 18:00-19:00 artean gaztetxoenak, 19:00-20:00 artean helduenak. Urteko kuota, 20 eurokoa.

Irailaren 26ko izen emate hitzordura bertaratu ezin duenak, inskripzioa bideratu eta argibide gehiago jasotzeko botapunttubabertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi dezakezue. Bota Punttuba bertso eskolan parte hartzeko gonbita, bertsotan luzatu dute:

Hitzei forma emanez

nork bere erara

gozatzeko aukera

Usurbilen bada

hitz-joko ta txisteen

zalea bazara

animatu ta zatoz

Bertso eskolara!!