Euskara eta aisialdiko diru-laguntzen inguruko behin betiko ebazpena onartu zuen irailaren 18ko bilkuran Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Ostegun honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza behin betiko ebazpenon inguruko xehetasunak. Euskarako diru-laguntza deialdira, 35 herritarrek aurkeztu zituzten eskabideak. Aisialdikoetara bakar batek ere ez. Honatx diru-laguntza deialdiok gaur arte jorraturiko bidea:
-Ekainak 26-uztailak 7: aurrez Udalak finkaturiko epe honetan baitan, 35 eskabide aurkeztu zituzten herritarrek euskarako udal diru laguntza deialdira. Aisialdikora bakar bat ere ez.
-Uztailak 27: Usurbilgo Udaleko diru-laguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egin zuen.
-Abuztuak 14: behin behineko ebazpen hau argitara eman zuen Usurbilgo Udalak. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabaldu zen. Tarte horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
-Irailak 18: Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak euskara eta aisialdiko diru-laguntzen behin betiko ebazpena onartu zuen.
-Irailak 21: behin betiko ebazpena argitara eman du Usurbilgo Udalak.
Matrikulazioa Etumeta AEK euskaltegian
2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus