Kataluniako azken gertakariak salatu eta datozen deialdiei adi egotea eskatu du Gure Esku Dagok

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 21a, 13:32

https://youtu.be/9a7asyU1HOQ

Katalunian egiten ari diren azken orduotako polizia operazioaren harira hiru puntuko adierazpena plazaratu du Gure Esku Dago mugimenduak azken orduotan. Espainiako estatua Katalunian izaten ari den esku-hartzearekiko kezka handia agertzearekin batera, "irmoki salatzen ditugu azken gertakariak/erasoak". Aski dela esateko ordua da Gure Esku Dagoren iritziz.

Urriaren 1eko erreferendum egunerako eta urriaren 1etik aurrerako ere laguntza eta babesa eskaini du herri mugimenduak. Azkenik, "egoeraren larritasuna ikusirik" Euskal Herritik erantzuten segitzea ezinbestekotzat jotzen dute. Honen harira, mezu bikoitza helarazten diete herritarrei. "Herritarrei eskatzen diegu mobilizatzeko beharraz jabetu daitezen eta adi egon daitezen datozen egunetako deialdiei". Adierazpenarekin bat egin du Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak ere. Honela dio: