Asteburuko kirol agenda, hitzorduz betea

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 11:00

Azken txanpan murgildu aurretik, Usurbil Cup-en lehen faseko seigarren eta azken jardunaldia jokatuko da Haranen. Bestetik, Enrike Abril Errebote Txapelketako neurketa bigarren igandez segidan Zubietan. Eskubaloi talde zenbaitek denboraldiko lehen neurketak jokatuko dituzte etxean. Ate irekien azken jardunaldia ospatuko da gaur Oiardo Kiroldegian. Eta adi, Futbol Eskolarako izen ematea ere egunotan bideratu beharko da. Argi denez, kirol hitzorduz betea datorkigu asteburua:

Denboraldi hasiera eskubaloiko taldeentzat

Usurbil Kirol Elkartea denboraldi berri baten atarian da. Denboraldiko lehen neurketak jokatuko dituzte zenbait taldeek larunbat honetan etxean, kadete mutilek tartean. Adi eskubaloi taldeen bilgunetik zabaldu duten deialdi honi. "Usurbil Kirol Elkartea entrenatzaile bila dabil kadete mailan. Zereginik ez baduzu eta gazte hauekin denboraldi bikain bat osatu nahi baduzu, jarri zaiteze kontaktuan".

Irailak 23, larunbata

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urdaibai

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urdaibai

19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar Eskubaloia

Lehen faseko azken jardunaldia

Usurbil F.T.-k antolaturiko kirol ekimena lehen fasearen amaierara heldu da. Azken fasean murgildu aurretik, asteburuan jokatuko da seigarren eta azken jardunaldia. Irailaren 30ean finalerdiak jokatuko dira goizez, 09:30-13:40 artean Haranen. Eta urriaren 7an, final egun handia frontoian, sariketa, bazkari eta ospakizun gehiagorekin.

Izen ematea, Futbol Eskolan

2007, 2008 eta 2009an jaiotako umeek Usurbil F.T.-ren Futbol Eskolan parte har dezakete. Horretarako izena eman beharra dago egunotan: irailaren 22an (ostirala), 17:00-19:00 artean eta irailaren 23an (larunbata) 10:30-12:30 artean, futbol taldekoek Harane zelaian duten bulegoan.

6. jardunaldia

Irailak 22, ostirala

Haranen:

Minibenjaminak

16:30 Kaffa-Txirinbolo

16:30 N.I. Ileapaindegia-Itzira

16:55 Icoman-Itzira Eraikuntzak

16:55 Txirinbolo-Otar Goxo

17:20 Otar Goxo-N.I. Ileapaindegia

17:20 Kaffa-Icoman

LH 4,5,6 neskak

16:30 Txiriboga Taberna-Aratz Erretegia 

17:20 Aitzaga-Izarrak

18:10 Marije-Maiur

Infantil neskak

17:50 Goieko-Saizar

18:40 Lurda Purtxileria-I.P. Foto

Atsedena: Josue Igeltseritza.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

 Irailak 23, larunbata

Haranen:

LH 3,4

10:00 Suzko Taldea-Esnaola Janaridenda

10:50 Urtxintxak-Tximista

11:40 Futbolari Basatiak-Usurbil Sport

Alebin mutilak

10:00 Mur-Bugati Erretegia

10:50 Artzabal-Opil Goxo

11:40 Aizpurua Okindegia-Lagun Onenak

Infantil mutilak

12:30 Laurok-Perkuak

12:30 Errazkin Bizikletak-Goieko

Atsedena: Josue Igeltseritza.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Enrique Abril Errebote Txapelketa

Irailaren 17an Luzean taldekoen aurka jokatutako neurketa 3-13 galdu zuten zubietarrek. Igande honetan berriz ere etxean lehiatuko dira, 11:00etan hasita, Behar Zana taldekoen aurka.

Ate irekien azken saioa

Oiardo Kiroldegiak 2017-18 denboraldirako iragarri duen kirol ikastaroen eskaintzaren baitan, proba moduko hainbat saio antolatu ditu aste honetarako. Ate irekien egunak hain zuzen. Ostiral honetarako azken saioa: jump gazte.