Independentziaren aldeko gazte argazkian parte hartzeko deia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 06:45

"Baimenik ez aske izateko" aldarripean, Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde Ernai Gazte Erakundea egiten ari den hilabete osoko dinamikaren testuinguruan, gazte argazkia aterako da asteburuan. Larunbat honetarako, irailak 23, iragarri duten hitzorduan parte hartzeko deia egin du Ernai Usurbilek. Bestalde, irailaren 28rako manifestazioak deitu Ernaik hiriburuetan. Donostiakoa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Bulebarretik. Hilaren 28rako baita, mobilizazioak iragarri dituzte herri eta auzoetan.

"Ernaiko militanteok herri honen askatasunaren historia idazteko gure konpromisoa berresten dugu eta bide horretan gure ekarpena egiteko dinamika abiatzera goaz. Irailaren 28an kalera irteteko eguna jarri dugu gazteok. Baimenik eskatu gabe aske izan nahi dugula aldarrikatzeko eguna. Ez dugu baimenik eskatuko historia idazteko, ez dugu baimenik eskatuko oraina eraikitzeko, ez dugu baimenik eskatuko libre bizitzeko. Bizitzea hori baita: posizionatzea. Atzo CUPek adierazi bezala: ara comença el mambo! Dei egiten diogu Euskal Herriko gazteriari irailaren 28an kalera irten eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna aldarrikatzera. Baimenik ez, aske izateko. Euskal Herriak independentzia!".

https://youtu.be/YiL1p55sy18