Prest, labetik ateratzear dute. Jendaurrean, zaletu nahiz ekitaldira animatzen den herritar ororen aurrean aurkeztuko du Odolaren Mintzoa Usurbilgo musika taldeak, "Etsipenaren aurka" disko berria. Irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. Aurkezpen kontzertua izango da. Honenbestez, disko berriko xehetasunak ezagutzeaz gain, abesti berriak ere entzun ahalko ditugu kultur etxeko auditorioan.
Aurrerapen gisa, albiste honi atxikia duzuen ondoko bideoko abestia plazaratu dute azken orduotan sare sozialen bidez; "Gogoratu".
"Min(a)bizi", abestien artean
Luken Arkarazo, Jokin Irastorza, Beñat eta Joanes Txueka laukoteak disko berriko beste abesti bat ere ezagutzera eman du udan. Zubieta, Urdaiaga, Urruña edota Egiako Porrontxo jaietan barrena egin duten birari ere izena eman dio "Min(a)bizi", erraustegiaren aurkako kanta. Ekainean zehar hainbat herritarren laguntzaz grabatu zuten abestiaren bideoklip hau:
https://youtu.be/DOJHJs_g38U