Bota Punttuba bertso-eskolan izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 26a, 12:04

Usurbil berriz ere bertso eskola izateko bidean da. Bota Punttuba berpizteko asmoa dago. Horretarako ordea noski, bertso zaleak behar dituzte. Ikasturte berrirako izen emate eguna finkatu dute jada; astearte honetan, irailaren 26an arratsaldeko 19:00etan Sutegi atarian. 

Deialdia 9 urtetik gorako gaztetxoei eta helduei ere zuzendua dago. Batzuentzako zein besteentzako saioen egutegi eta ordutegiak ere finkatu ditu Bota Punttubak. Urteko kuota, 20 eurokoa izango da.

Irailaren 26ko izen emate hitzordura bertaratu ezin duenak, inskripzioa bideratu eta argibide gehiago jasotzeko botapunttubabertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi dezakezue. Bota Punttuba bertso eskolan parte hartzeko gonbita, bertsotan luzatu dute:

Hitzei forma emanez

nork bere erara

gozatzeko aukera

Usurbilen bada

hitz-joko ta txisteen

zalea bazara

animatu ta zatoz

Bertso eskolara!!

HAUR, GAZTE NAHIZ HELDUENTZAKO ESKAINTZA

Izen ematea: irailaren 26an, 19:00etan Sutegi atarian.

Ikasturte hasiera: urriaren 3an.

Haur eta gaztetxoak

-7-9 urte arteko haurrentzako saioak: asmoa, astean behin 13:30-14:30 artean. Lekua zehazteke.

-9 urtetik gorako gaztetxoentzako saioak: asteartero 18:00-19:00 artean Potxoenean.

Helduak

-Asteartero 19:00-20:00 artean Potxoenean.

Izena eman edo informazio gehiagorako: botapunttubabertsoeskola@gmail.com