Udako oporraldia amaituta, jardunean dira Kantu Taldekoak hilabete hasieratik. Larunbat honetarako, irailaren 20erako deitua dute udazkeneko lehen kantu-jira. Hitzordua ohikoa izango da; afalaurreko tartea euskal abestiez girotuko digute.
Gogoan izan bestalde, irailaren 11n heldu zieten berriz entsegu saioei Usurbilgo Kantu Taldeak, ohi bezala, Udarregi Ikastolako DBH-ko eraikin gorrian. Baina ordutegia, eguna eta biltzeko tokia aldatzea erabaki zuten. Aurrerantzean, astelehenetan bilduko dira, orain arte baino ordu erdi lehenago abiatu eta amaituko dituzte entsegu saioak (18:00-19:00), eta HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan bilduko dira kantu zaleak. Orain arte baliatzen zuten gunea, Zumarte Musika Eskolaren txokoa izango baita aurrerantzean. Honatx xehetasunak:
KANTU TALDEAREN HITZORDUAK
Irailaren 18tik aurrera astelehenero
18:00-19:00 Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan.
Irailak 30, larunbata
19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.
Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".
Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.