Udala Kataluniarekin eta demokraziarekin bat eginik, mozio bidez

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 27a, 16:39

EHBilduk Kataluniako erreferendumaren inguruan aurkezturiko mozioa onartu zuen atzo gehiengo osoz udalbatzak. Babesa eta errespetua adierazten dio urriaren 1eko deialdiari, espainiar estatutik eginiko erasoa salatu eta halako prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa agertzearekin batera.

Bozketa aurretik luze zabal jardun zuten udal ordezkariek, Kataluniak bizi duen egoeraz, erreferendumaz eta erabakitze eskubideaz. Mozioa EHBildu eta EAJko udal ordezkarien aldeko bozkekin onartu zen gehiengo osoz. PSE-ko udal ordezkariak aurka bozkatu zuen.

Beste hainbat erabaki ere hartu ziren osoko bilkura berean. Honatx beste gai hauei buruz udal taldeen bozketen emaitzak: 

Bozketen emaitzak

-Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

Bozketa: aho batez onartua.

-Usurbilgo Udalaren eta Izenpe SAren arteko  lankidetza hitzarmena, Udal honek Erregistroko erakunde gisa jardun dezan, herritarren identifikaziorako eta sinadurarako bitarteko elektronikoak ematerako orduan.

Bozketa: aho batez onartua.

-Udalak hilerri berrian eskainitako hilobien gaineko eskubideak esleitzea (9. lotea).

Bozketa: aho batez onartua.

-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hasieraz onartzea.

Bozketa: aho batez onartua.

-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren dokumentu osatua onartzea.

Bozketa: aho batez onartua.

-Eguneko Arreta zerbitzuaren arautegia behin behineko izaeraz onartzea.

Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ abstentzioa.

-Mozioa: Usurbilgo Udala Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat. Independentzia.

Bozketa: EHBildu eta EAJ alde. PSE aurka.