Iñaki Errasti, Ondarroako entrenatzaile berria

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 27a, 13:25

Euskadi Irratiko kirol esatari Arritxu Iribarrek aurreratu berri du albistea sare sozialen bidez. Iñaki Errasti izango da Ondarroa Arraun Elkarteko entrenatzaile berria. Azken hiru urteotan Antiguako Ama ontziko entrenatzaile eta arraunlari gisa jardun duen Jon Iriondo ordezkatuko du aginagarrak. Bertako hedabideek gogorarazten duten moduan, Iriondorekin inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Ondarroa Arraun Elkarteak: iaz TKE ligara igotzea eta Eusko Label ligan zortzigarren postuan sailkatzea aurtengoan.

Iriondok arrazoi pertsonalak tarteko arraun mundua uztea erabaki du. Aipatu moduan, haren lekua beteko du aurrerantzean, Iñaki Errastik. Bizkaia aldean 10 bat urtez lehiatu ostean, azken urteotan Orion aritu da aginagarra. Entrenatzaile gisa zebilen Orio B taldean.