Aurrez erosi, Aginagako jaietako herri afaritarako txartelak

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 27a, 08:00

Belaunaldi ezberdinetako aginagarren bilgune lanak egin ohi dituen herri afaria antolatu dute aurtengoan ere, San Praixku jaien baitan. Irailaren 30ean, larunbat gauez, 21:00etan Ariztitxo frontoian. Adi, otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko baitira, Aitzagan edo Aginagako Arrate jubilatuen egoitzan. Helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 eurotan. Jaiak abiatzeko 48 ordu baino ez dituzte falta bertan:

Aginagako San Praixkuak 2017

Irailak 29, ostirala: Gora Herria Eguna

18:00 Iazko jaietako argazki erakusketa.

18:30 Txupinazoa txanpainarekin.

Jarraian, preso ohien mural borratzea.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

Ondoren, tortilla afaria, lehiaketaren aitzakian.

21:30 XV. Gizonezkoen palazko pilota finala eta XV. Gizonezkoen eskuzko pilota finala.

Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria, suziriak bezala abiatzeko.

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

11:30 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.

14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.

17:00 Haurren Molto Moto lasterketa, motorzaleena dirudiena garaile!

18:00 Haurrentzako karaokea: AgiñaBision.

19:00 Kantujira Usurbilgo lagunekin.

Bitartean, buruhandi bizi-biziak!

21:00 Herri afaria. Txartelak aurrez salgai Aitzagan eta Aginagako Arraten. Helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

00:30 Txosnen irekiera.

01:00 Erromeria frontoian: Oharkabe.

04:00 Eliza Zaharrean: Seymar Dj.

Urriak 1, igandea: “Referendum de Independencia”

07:00 Baratxuri zopa jana Atarialde Elkartean.

09:00 Tiroplatoa.

12:30 Aginagako haur dantzari taldearen ikuskizuna.

17:00 Haurren pilota txapelketa herrikoia, frontoi txikian!

18:30 Orbeldi dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizun zoragarria frontoian.

Ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.

Bitartean, XXXV. Topa Txapelketa herrikoia.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.

Segidan, txokolate goxo-goxoa.

18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.

19:30 Apar festa plazan.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.

00:00 Txosnen irekiera.

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.