Erabiltzaile berrien guraso bilera gaur 18:00etan Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 28a, 08:00

Ikasturte hasieran da 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko Gaztelekua ere. Erabiltzaile talde berri bat hasiko da gerturatzen aurtengoan; DBH1ean ikasten hasi direnak hain zuzen. Haien gurasoei zuzenduriko guraso bilera deitu dute ostegun honetarako, irailak 28, 18:00etan Gaztelekuan. Zerbitzu honen funtzionamenduaren berri jasoko dute.

Adi bestalde, ikasturte berrirako Gaztelekuko erabiltzaile talde guztientzako ordutegia finkatu dute:

Astelehena:

16:30-18:00 DBH 3-4 / Batxilerra.

18:00-19:30 Adin guztiak.

Osteguna:

16:30-18:00 DBH 2.

18:00-19:30 Adin guztiak.

Larunbata:

16:00-17:30 DBH 1.

17:30-19:00 Adin guztiak.

Informazio gehiago:

Gaztelekuan (San Inazio kalea 3) aipatu ordutegi horietan

gaztelekua@usurbil.eus

943 371 050

688 71 38 38