Urtero moduan, publikoa txundiarazi zuen 5. Dantza Eguna borobildu zuen Orbeldi D.T.-ren ikuskizunak. Ikusterik izan ez bazenuten, gerturatu igandean (urriak 1) 18:30etan Aginagako San Praixkuetara. Fro
Apirileko 5. Dantza Egunean ez zuen aski izango antza eta Euskal Herrira bueltan dator Indiana Jones abenturazale ezaguna. Zehazkiago esanda Aginagako festetara, “Independentzia erreferendum” gisa izendatua duen urriko lehen igande honetan. Eta ez dator bakarrik, Orbeldi Dantza Taldeko 70 dantzari eta 11 musikarirekin batera dator Ariztitxo pilotalekura.
Joan den 5. Dantza Eguna borobiltzeko eskaini zuten zuzeneko ikuskizuna taularatuko dute, aspaldi emanaldirik eskaini ez zuten Aginagan. Azken urteotan Kalezar, Usurbil edota Urdaiagako jaiak bisitatu izan dituzte. Santuenea eta Atxegaldekoetan ere bai noiz edo noiz. Hitzordu honekin, Orbeldiren lanketa gertutik ezagutzeko aukera izango dute aginagarrek, “Indiana Jones eta Kaliz Sekretua” emanaldiari esker.
Aurretik, Aginagako haur dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da urriaren 1ean, 12:30etan Aginagako festetan:
5. Dantza Eguna iruditan
Argazki bilduma:
Bideoak:
"Indiana Jones eta Kaliz sakratua" ikuskizuna"
Ttipika taldeak giroturiko erromeria