Azken ostiraleko elkarretaratzean parte hartzeko deia, Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 28a, 11:25

Hemen dugu iraileko azken ostirala ere. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin du hilaren 29rako, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Gogoan izan, Valentziako Picassenten espetxeratuak daude bi herritar; Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Eta haiekin da Xua haurtxoa ere.

Patxik urteak beteko ditu urria amaieran. Bera zoriontzeko argazkia aterako da biharko mobilizazio amaieran, Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik ohartarazi dutenez. "Patxi Urangaren urtebetetze-argazkia egingo dugu. Izan ere, Patxik urriaren 25ean beteko ditu 41 urte", berri eman dute.