[Bideoa] Gaur aurkeztu dute Landareak lantzen, 2018ko gida-liburua (Argia). Donostiako Bretxa azokan egin dute agerraldia, baserritar postuen artean. Antton Olariagak ilustratu du Jakoba Errekondoren argitalpen berria eta bera ere aurkezpen ekitaldian izan da. Bi usurbildarrek Itxaro Borda idazlea izan dute bidelagun.
Aurkezpenaren aurretik, pintxoak eta edatekoa zerbitzatu dute. Larraitz eta Mikel Alkorta trikitilariek giro ederra jarri dute ekitaldiaren aurretik eta ondoren.
Argitalpen honek, besteak beste, Alkartasuna Usurbilgo Kooperatiba eta Usurbilgo Udalaren babesa jaso du.
Prentsaurrekoak eman duena bideo honetan jaso dugu.