Futbola, eskubaloia, pilota eta errebotea, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 29a, 08:20

Zenbait txapelketen azken faseak jokatuko dira asteburuan; Aginagako pala eta pilota txapelketena edota Usurbil Cup-en finalerdiak. Finalak, urriaren 7an. Futbol, eskubaloi eta errebote neurketek osatuko dute asteburuko kirol eskaintza:

Aginagako Pilota Txapelketa

Gizonezkoen arteko XV. pala eta eskupilota finalak jokatuko dira ostiral honetan, irailaren 29an, 21:30etan hasita Ariztitxo frontoian.

Futbola Haranen

Irailak 30, larunbata

15:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T-Vasconia C.D. “A”

17:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Kostkas K.E.

Urriak 1, igandea

11:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri F.K. “A”

Eskubaloia Kiroldegian

Irailak 30, larunbata

11:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Egia 3

17:30 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

19:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

Usurbil Cupeko finalerdiak

Irailak 30, larunbata

Haranen:

-LH 3,4:

09:30 Futbolari Basatiak-Suzko Taldea.

09:30 Esnaola Janaridenda-Usurbil Sport

-LH 4,5,6 neskak:

10:20 Aitzaga-Aratz

10:20 Maiur-Mariaje

-Alebin mutilak:

11:10 Lagun Onenak-Mur

11:10 Bugati-Artzabal

-Infantil neskak:

12:00 Goieko-I.P. Foto

12:00 Saizar-Lurda

-Infantil mutilak:

12:50 Josue-Errazkin

12:50 Perkuak-Laurok

Enrique Abril Errebote Txapelketa

13-1 irabazi zion Zubietak Behar Zana taldeari aurreko asteburuan, Enrique Abril Errebote Txapelketako neurketa. Lehen faseko azken hitzordua zuten berez zubietarrek irailaren 24koa, baina gogoan izan irailaren 10ean Oiartzunen Txost taldekoekin jokatu behar zuten partida bertan behera utzi zutela eguraldi txarragatik. Partida hau igande goizeko 10:00etan jokatuko dute zubietarrek Oiartzunen.