Falta direnak gogoan hartuta murgildu da Aginaga jaietan

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 29a, 22:04

Festa giro betean da ofizialki Aginaga, urriaren 8ra arte, gaur arratsaldean jaurtitako txupinazoaren ostean. San Praixkuen hasiera ekitaldia omenaldi modukoan bihurtu dute. Oxkar Santamariak irakurri duen pregoian ondo gogorarazten zuen bezala, "urte gogorra izan da herriarentzat". Denda mitikoena, Eiza ixtearekin batera, hainbat aginagar joan dira. Eta haiek guztiak gogoan hartuta hasi nahi izan dituzte aurtengo San Praixkuak, hunkigarria izan den isilunearekin. 

Baina jaietan egonik, irribarre egiteko arrazoirik ere bada noski Aginagan; Aginagar belaunaldi berria hain zuzen. Eskolan inoiz baino ume gehiago, arratsalde partean Aginaga Kaxkoan ere nabaria den bizipoza... "Herri hau bizirik dagoen ikur nagusi", txupinazoan gogorarazi dutenez.

Xabier Aranburu, txupinazo jaurtitzaile

Eta segidan Xabier Aranburuk hartu du hitza. Orain aste gutxi bete du urtea aske geratu eta Aginagara, sorterrira itzuli zenetik. Aurreko urteetan bere bertsoak irakurtzeko modua genuen San Praixkuetako egitarauan. Gaur arratsaldean ez. Antolatzaileek oroitarazi duten moduan, "Xomorro" zuzenean entzuteko aukera izan dugu. "Aupa agiñatarrok!"-ekin bota ditu, etxetik urrun pasa dituen 25 urteei edota San Praixkuei buruzko bertsoak. Ondoko bideoan dituzue entzungai. 

Bertsoak entzutearekin batera, txanpainak lagunduta topa egin dute aginagarrek. "Heldu dela eguna, egun handia, urte luzez zain egon garen eguna. Munduko festa inportanteenen artean inportanteena, San Ferminak txiki uzten dituena". Denak festara gonbidatu eta Aginaga, agiñatarrak eta San Praixkuak goratzearekin batera, jaurti du txupinazoa Aranburuk.

Patata tortilla onena sukaldatzen

Jaiak hasi eta berehala buruhandiak ibili dira haurren atzetik bizi asko lasterka. Eta geroxeago abiatu da patata tortilla txapelketa. Sukaldari onenen arteko lehia bizia ospatu da. 

Jaiak hasi baino ez dira egin. Honatx Aginagako San Praixkuetarako iragarri diren hurrengo ekitaldiak:

Aginagako San Praixkuak 2017

Irailak 29, ostirala: Gora Herria Eguna

21:30 XV. Gizonezkoen palazko pilota finala eta XV. Gizonezkoen eskuzko pilota finala.

Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria, suziriak bezala abiatzeko.

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

11:30 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.

14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.

17:00 Haurren Molto Moto lasterketa, motorzaleena dirudiena garaile!

18:00 Haurrentzako karaokea: AgiñaBision.

19:00 Kantujira Usurbilgo lagunekin.

Bitartean, buruhandi bizi-biziak!

21:00 Herri afaria. Txartelak aurrez salgai Aitzagan eta Aginagako Arraten. Helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

00:30 Txosnen irekiera.

01:00 Erromeria frontoian: Oharkabe.

04:00 Eliza Zaharrean: Seymar Dj.

Urriak 1, igandea: “Referendum de Independencia”

07:00 Baratxuri zopa jana Atarialde Elkartean.

09:00 Tiroplatoa.

12:30 Aginagako haur dantzari taldearen ikuskizuna.

17:00 Haurren pilota txapelketa herrikoia, frontoi txikian!

18:30 Orbeldi dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizun zoragarria frontoian.

Ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.

Bitartean, XXXV. Topa Txapelketa herrikoia.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.

Segidan, txokolate goxo-goxoa.

18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.

19:30 Apar festa plazan.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.

00:00 Txosnen irekiera.

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA