Kantu Taldekoak Usurbilgo kaleak girotzen berriz, udako etenaldiaren ostean

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 30a, 20:09

Ohiko jardunera itzuli ziren hilabete hasieran Usurbilgo Kantu Taldekoak, entseguen hitzordu berriarekin. Larunbat honetan irten dira ordea kalera lehen aldiz, udako oporraldia amaitu ostean. Aurrerantzean, hilabetero azken larunbat iluntzeetan ikusi eta entzungo ditugu kalez kale. Euskal kantuen errepertoriario errepaso ederra ematen. Herria kantuz eta euskaraz girotzen. Ateak zabalik dituzte; abestera animatzen den oro, hartu dezala kantu-liburuxka eta batu dadila kantu-jirara. Hurrengo saioa, hilabete barru.

KANTU TALDEAREN HITZORDUAK

Astelehenero 

18:00-19:00 Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan. 

Urriak 28, larunbata

19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.

Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.

https://youtu.be/0PzaYxrlhFU