Kataluniako erreferendum egun honetan mobilizatzeko deia egin du Gure Esku Dago Usurbilek, sare sozialen bidez. Hitzordua igande honetarako finkatu dute: gaur arratsaldeko 18:00etan Mikel Laboa plazan. "Katalunia herriaren determinazio eta duintadunarekiko elkartasuna. Demokraziaren alde" deitu dute mobilizazioa. Bertaratzeko deia egin dute. "Gaur, urriak 1, arratsaldeko 18:00etan Mikel Labia plazan elkartuko gara. Zatoz! Zabaldu!".
22:00etan kazerolada
Sare sozialetan zabaltzen ari direnez, kazeroladak deitu dira gaur gaueko 22:00etan Euskal Herriko herri guztietan, "espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka. Kataluniaren alde.
Demokraziaren defentsan. Entzun gaitzatela Madrilen eta mundu osoan! ZABALDU!".