[Bideoa] Aginagako dantzari gazteen ikuskizuna

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 1a, 13:18

Gaur eguerdian Aginagako dantzari gazteak izan dira protagonistak. Arratsaldeko 18:30ean, Orbeldi Dantza Taldearen txanda izango da. Eta dantza saioaren ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa hasiko da.

Haurren Pilota Txapelketa herrikoia ere gaur jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan. Jai giroak, beraz, ez du etenik izango Aginaga partean.