Elkarretaratze jendetsua, demokrazia eske eta Kataluniari elkartasuna adierazteko

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 1a, 21:07

Gure Esku Dago Usurbilek urgentziaz demokraziaren eta Kataluniaren defentsan elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako frontoian, katalanak jasaten ari diren errepresioa salatu eta Kataluniako herria erakusten ari den jarrera txalotzeko. "Eskerrik asko Katalunia erakusten ari zareten duintasunagatik. Doakizue txalo zaparrada hau eta besarkada handi bat. Estem amb vosaltres!", adierazi die katalanei sare sozialen bidez, Usurbilgo Gure Esku Dagok. Deitzaileen hitzak dituzue goiko bideoan. Gainerakoetan herritarrak dituzue, estelada ugarirekin demokrazia eske eta Kataluniaren alde mobilizatuak.

GURE ESKU DAGOREN ADIERAZPENA

DEMOKRAZIA

Gaur ezin genuen etxean geratu. Ezin genuen komunikabideetatik eta sare sozialetatik Kataluniatik jasotzen ari garen irudi lazgarrien aurrean, ezer egin gabe geratu. Lotsaren irudiak eta duintasunaren irudiak, parez pare, berriro ere. Katalunia ehunka kilometrora egon arren, euren alboan gaudela adierazteko premia sentitu dugu. Ozen esan nahi dugu, gu ere Som Catalunya, gu ere Katalunia gara. Irits dadila gure berotasuna eta elkartasuna eta txalo zaparrada hau Kataluniako kaleetara, hautes guneetara, hautetsontziak babesteko egiten ari diren herri harresietara, itxialdieetara, botoa emateko zain dauden ilara luzeetara. Animo eta eutsi lagunak.

Eta, nola ez, eskerrik asko Katalunia. Espainia berriz ere bere historiaren orrialde ilunenak berridazten ari den bitartean, kataluniarrak herri libre bateko historiaren lehen orrialdeak idazten hasi direlako gaur. Duintasunez. Horregatik, doakie hemendik gure miresmena ere. Miresmena, berriz ere, herri gisa erakusten ari diren duintasunagatik. DUINTASUNA, hizki larriz idatzita.

Duintasuna eta determinazioa. Espainiako Estatua erabiltzen ari den bortizkeria itzelaren gainetik, euren etorkizuna erabakitzeko erakusten ari diren determinazioarengatik.

Ausardia, ilusioa, itxaropena. Diogun bezala, laster herritar libre eta zoriontsuak izango direlako Katalunia libre batean.

Ez baitago munduan herri baten nahia, borondatea eta askatasun egarria ito dezakeen indarkeriarik, poliziarik, borrarik, tankerik, giltzarraporik. Gaur Katalunia, atzo baino askeagoa baita. Jipoi, okupazio, jazarpen, errepresio eta basakeria guztien gainetik, euren etorkizunaren jabe egin direlako.

Baina, amorrua, nazka, inpotentzia ere sentitu ditugu. Gaurkoa Estatu indarkeria izan delako. Estatu indarkeria bere dimentsio osoan. Espainiako Estatuak bere benetako izaera zein den azaldu duelako. Mundu osoaren aurrean argi geratu baita ezarri duten salbuespen egoera.

Gaur demokrazia pikutara bota dutenen aurrean, demokrazia eraikitzen ari baitira kataluniarrak. Independentziara iristeko, demokraziaren bidea ari baitira jorratzen: hautetsontziekin eta boto paperekin. Baina, batez ere, ilusioarekin. Ilusioarekin eta determinazioarengatik.

Gaur ez baitago soilik Kataluniaren etorkizuna jokoan. Gurea ere badago. Gure oinarrizko eskubideak ere jokoan daude. Oinarrizko askatasun demokratikoak, eta herri gisa dagozkigunak. Gu ziur gaude hemen ere badagoela nahikoa indar eta determinazio antzeko bideari ekiteko. Izan ere, Kataluniari erakuts diezaiokegun elkartasunik onena gure bideari ekitea baita, erabakitze eskubidearen egikaritzeari, inoren zain egon gabe, inori baimenik eskatu gabe.

Horregatik, animo eta endavant!!

 

https://youtu.be/VnKIrwm8S0g

https://youtu.be/uU2zmHhcxFM

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA