Ikasturte hasiera gaur, Etumeta AEK eta Orbeldi D.T.-rentzat

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 2a, 09:18

Urriaren bigarren egun honetan abiatuko du ikasturte berria Orbeldi Dantza Taldeak. Aldiz aurrez eman beharko da ikasturte berrirako izena, aipatu bilgunetik jakitera eman dutenez. Emailez eman dezakezue izena emailez, orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita. Prezioa: haurrek 65 euro, helduek 75 euro (ordainketak azaroan egin beharko dira).

Klaseen ordutegiak:

Ikasturte hasiera: urriaren 2ko astea.

Haurrak

LH1: ostirala, 16:30-17:30.

LH2: ostirala, 17:30-18:30.

LH3: ostirala, 18:30-19:30.

LH4-5: asteartea, 18:30-19:30.

LH6: asteartea, 16:45-17:45.

DBH 1-2-3: ostirala, 17:30-18:30.

DBH4: ostirala, 16:00-17:30.

Helduak

-Erromeria taldea, asteazkenetan 19:30-21:00 artean.

-Garaikide taldea, astelehenetan 19:30-21:00 artean.

-Tradizionala: ostegunetan, 18:45-20:45 artean Oiardo Kiroldegian.

Etumeta AEK euskaltegiak ere astelehen honetan abiatuko du 2017-18 ikasturtea. Gogoan izan halere, matrikulazio epeak zabalik segiko duela. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

DATOZEN IKASTAROAK

Kantu Taldea

Ikastaroko entseguak astelehenero 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Uda osteko lehen kantu-jira irailaren 30ean 19:00etan Mikel Laboa plazatik.

Muxurbil Antzerki Taldea

5 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahalko du antzerki taldean. Xehetasun gehiago jasotzeko 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira deitu. 

Esperientzia Eskola

55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza eskaintzan izen emateko aukera dute interesdunek 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo Gizarte Zerbitzuen egoitzan.

Psikomotrizitate ikastaroa

Aginagako Guraso Elkarteak antolatuta, HH2-HH5 arteko haurrentzat. Ostegunetan izango da ikastaroa, urrian hasita. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 636 531 650 (Ana).

Matematika manipulatiboen tailerra

Gurasoentzako tailer hau Aginagako ikastetxeko San Praixku Guraso Elkarteak antolatu du urriaren 21erako, goizez. “Ordua eta prezioa jende kopuruaren arabera zehaztuko da”, ohartarazi dute antolatzaileek. Leire Aranak bideratuko duen saio honetarako izena urriaren 11 baino lehen eman beharko da, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita.

Ahalduntze ikastaroak

Bi ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken honetarako:

- “Doluak eta galerak, orrialdeak ixten, etapak irekitzen”. Ikastaroa erdaraz, Pepa Bojo psikologoarekin. Urriaren 5etik abenduaren 14ra, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegiaren atzealdeko lokalean. Izen ematea, urriaren 3ra arte: Udaleko Parekidetasun Saila / parekidetasuna@usurbil.eus / 943 377 110.

-“Zertaz egiten dugu barre emakumeok?”. Saioak: azaroak 7, 14, 21, 28. Ordutegia: 17:30-19:30, Potxoenean. Irakaslea: Beatriz Egizabal. Xehetasun gehiago, aurrerago eskainiko ditu Udalak.

Bota Punttuba bertso eskola

Bertso eskola berpizteko asmotan dira berriz.

Ikasturte hasiera: urriaren 3an.

Haur eta gaztetxoak

-7-9 urte arteko haurrentzako saioak: asmoa, astean behin 13:30-14:30 artean. Lekua zehazteke.

-9 urtetik gorako gaztetxoentzako saioak: asteartero 18:00-19:00 artean Potxoenean.

Helduak

-Asteartero 19:00-20:00 artean Potxoenean.

Izena eman edo informazio gehiagorako: botapunttubabertsoeskola@gmail.com

KzGunera datorren eskaintza

Urrian goizez zabalduko dute, 09:00-13:00 artean. Honatx datozen ikastaroak:

-Urriak 2-17, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak.

-Urriak 18-27, 09:00-11:00: “Argazki ukitua GIMP erabiliz”.

-Urriak 23-26, 11:00-13:00: “Facebook. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala”.

-Urriak 30-31, 09:00-11:00: “Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu”.

Informazio gehiago: Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Oiardo Kiroldegiko eskaintza