Azaroaren 1eko Artisautza Azokan postua jartzeko izen ematea, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 2a, 10:54

Aitzaga Elkartea azaroaren lehenean ospatuko den 22. Artisautza Azoka antolatzeko prestaketa lan betean da jada. Azokan parte hartu nahi duten artisauei parte hartzeko deialdia luzatu diete. Interesdunek, urriaren 6ra arteko epea dute izen emateko, artisautzaazoka@gmail.com helbidera email bat idatzita. “Artisautza lantzen duen adierazlea duen agiria kontuan izango da”, ohartarazi du antolakuntzak. Gaineratu dutenez, “antolatzailea ez da arduratuko bertan gerta daitezkeen ezbeharretaz”.

Hona hemen, 22. Artisautza Azokan parte hartzeko artisauek bete beharko dituzten arauak:

-Artisautza lantzea eskatzen da eta lehentasuna izango du.

-Postuetan euskarak bere presentzia izatea eskatzen da.

-Gehienez bi mahairentzako lekua izango da postu bakoitzean.

-Dieta eta hamaiketakoa egongo da (postuan daudenentzat).

-Postu bat baino gehiago jartzen duenak dieta bakarra jasoko du.

-Antolatzaileek postuak aukeratzeko eskumena izango dute.