Bazkaria, Usurbil Cup txapelketaren larunbateko finalen egun handian

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 2a, 09:56

Astelehen honetan jokatuko den azken finalerdiaren ostean, finalera bidean izango da Usurbil F.T.-k antolatutako Usurbil Cup ekimena. Larunbatean, urriak 7, jokatuko dira final nagusiak. Arrakastatsua izan ohi den sari banaketa ere egunaren amaieran ospatuko da. Eguerdi parterako, haurrentzako bazkaria zerbitzatuko dute Hurbilago Elkarteko tabernariek. Gainerakoentzako, Txiriboga edaritegiak eskainitako paella jana izango da. Txartelak salgai dituzue Txiribogan bertan 6 euroren truke.

USURBIL CUP-eko FINALAK

Urriak 7, larunbata

Frontoian:

Finalak:

09:30 LH 3,4.

10:20 LH 4, 5, 6 neskak.

11:10 Alebin mutilak.

12:00 Infantil neskak.

12:50 Infantil mutilak.

16:30 Minibenjaminak.

17:00 Minibenjaminak.

17:30 Minibenjaminak.

13:30 Bazkaria Usurbil Cupeko ume guztientzat, Hurbilagoren eskutik.

14:15 Paella beste guztiontzat Txiribogan. Txartelak salgai 6 eurotan Txiribogan.

17:30 Txokolate jana Txiribogan.

19:00 Sari banaketa frontoian.

Antolatzailea: Usurbil F.T.