Herriko jubilatuek dagozkien eskubideak zaintzea eskatu diete agintari politikoei

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 3a, 09:56

"Kezkaz ikusten dugu, nola gure politikoek-guk uste ez genuen bezala-gure asmoak eta eskubideak ez dituztela zaintzen, ezta ere babesten, agian esan daiteke, gutaz ahaztu egin direla". Hala adierazi zuten herriko jubilatuek, atzo arratsaldean udaletxe aurreko plazan egin zuten agerraldian. 

Urriaren 1a Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna izanik, biharamunean, jubilatuok beste hainbat herrietako adinekoekin batera biltzen dituen Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko kide ditugu. Elkarte honetako kide gisa egin zuten agerraldia atzo 19:00etan, ordu berean Gipuzkoako beste hainbat udalen atarietan egitekoak ziren moduan.

Haien kezka eta ezinegona adierazi nahi zieten politikariei, besteak beste, pentsioetan aplikatu dituzten murrizketengatik edota "gobernuak gure Gizarte-Segurantzako fondoak bere irabazietarako erabili dituela" eta. Bizitzako azken garaian, biziki estimatzen dituzten eskubideez gozatzeko nahia agertu zuten. Honatx irakurri zuten adierazpena: 

Pertsona Nagusien Egunaren Ospakizuneko AGIJUPENS edo GIJUPENSE (Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea)

GIJUPENSEko bazkideak gara eta guztira 37.000 bazkideek osatzen dugu, elkarte bezala gorantza goaz eta Elkarte bezala nortasun bizi eta eraginkor batekin lana egin nahi dugu gaurko gure gizartean eta era berean biziki estimatzen ditugun eskubideak gure bizitzako azken garaialdian gozatu nahi ditugu. 

Kezkaz ikusten dugu, nola gure politikoek-guk uste ez genuen bezala-gure asmoak eta eskubideak ez dituztela zaintzen, ezta ere babesten, agian esan daiteke, gutaz ahaztu egin direla eta horren froga bezala, begiratu:

1-Gure pentsioen erosahalmena gutxitu da eta gutxitzen doa, eta gaurko eta lehengo Gobernuek bultzatu dute %0,25eko urteko igoera lotsagarria, eta Kutxa bakarra ia hustuta dago.

2-Pentsio ahul eta txikien hartzaileak izanez, sarri askotan gure familietako egoera larrien babesle nagusiak gara, bai era zuzenean hala zehargabean.

3-Salatzen dugu nola gobernuak gure Gizarte-Segurantzako fondoak bere irabazietarako erabili dituela eta bere itzultze-bihurtzea azkar egin dezala eskatzen baitugu.

4-Gaurko alargunen pentsioen zuzengabekeri eza salatzen dugu, eta eskatzen dugu azkar batean %70era igotzea hainbat alditan agindu digutena.

5-Era berean, salatzen dugu IRTP delakoa, Norberaren Lanaren etekinari jarritako zerga, nolaz gure langile bizitzan Kotizazio Legearen babesean egindako mozkina eta murriztapena dela-eta, gaurko gure pentsioei ezin zaiela hori ezarri, lehen ordaindua baitugu, eta orain bir-ordaintzea ez baita zuzena, horregatik horren berehalako itzultzea eskatzen dugu eta zerga horren baliogabetzea.

6-Era berean, pertsona ahul eta menpekoekin solidarioak eta elkarkoiak izan behar dugu, laguntza gehiena behar dutenak baitira eta beharrezko laguntza soziala ez baitute Erakunde Publikoetatik, eta era berean, etxez-etxeko laguntzaren premia zabaldu behar baita.

7-Baita ere, Lehiatila Bakarra eskatzen dugu adinekoen beharrei erantzuteko, era erosoan eta eraginkorrean zerbitzua emateko, kontuan izanez "adintsuekiko begirunea", bai bere behar eta laguntzetan udal mailan, Foru Aldundiko departamentu arloan edo beste edozein erakunde ofizialetan.

Era berean, gure ongi-izateko gizarte honen sortzaile eta babesleak izan baitira adin-nagusiko pertsona hauek, eta beren nortasuna eta ekarpena ezin baititugu ahazturik izan. Hauek izan dira arrazoiak eta zergatiak AGIJUPENS elkarteari mugiarazi egin dizkiotenak gure Udaletxeetan biltzeko eta kontzentratzeko. Horregatik, urriaren 2an eta arratsaldeko 19:00etan Gipuzkoako udaletxe guztien aurrean elkartuko eta bertaratuko gara.

Nahiko genuke bai elkarte honetako bazkideak eta partaideak, eta baita jubilatu orokor guztiak parte hartzea. Elkarrekin eta elkarturik gehiago ahal dugu, gure ezinegona bai politikariei eta baita herri-agintariei hau guztia agertzeko.

2017ko urriaren 2a