Andatza M.K.T.-ren Anbotoko txangoan izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 4a, 08:08

Hurrengo artera, iganderako, urriaren 8rako iragarri du Andatza M.K.T.-k; Anbotora. Adi, izen ematea asteazken honetan bertan, urriaren 4an itxiko dute:

Eguna: urriak 8, igandea.

Ibilbidea: 14,5 km. "Mendi ibilaldia Arrasateko Gesalibar auzoan abiatuko da, eta Anboto mendira igo ondoren Urkiolan amaituko da".

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin beharko da urriaren 4a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak: 

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo da.

-Janaria norberak eraman beharko du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Egin beharrekoaren informazioa andatzamendizale.info atarian edo andatza@hotmail.com helbidera email bat idatzita jaso daiteke.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Mendizaleen datozen hitzorduak

-Urriak 8: Anboto.

-Azaroak 12: Elgeako zerra.

-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.

-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.