Azken egunotan sarritan egiten ari diren moduan, 48 orduko tartean Kataluniaren aldeko laugarren mobilizazioa egin da Usurbilen. Aurrekoen antzera jendetsua gaur arratsaldekoa ere. Greban den Kataluniari babesa adierazi diote esteladekin, Mikel Laboa plazan. Hitzordua arratsaldeko 19:00etarako deitua zuen Euskal Herri luze zabalean AsCATasunera bilguneak. Deialdiarekin bat egin du Gure Esku Dago Usurbilek ere. Baita gaueko 22:00etarako deitua dagoen kazerolada eta argi itzaltzearekin ere.
Udala, argi itzaltzearekin bat eginik
Gaueko 22:00etarako, kazerolada burrunbatsuan eta agria itzaltzera deitzen gaituzte, norberak bere etxetik. "Atera balkoira eta egin burrunba!", luzatu dute gonbita Gure Esku Dago Usurbil taldetik.
Usurbilgo Udalak ere bat egin berri du deialdiarekin. 22:00-22:10 artean, herriko hainbat gune publikoetako argiak itzaliko ditu.
https://youtu.be/llJRFrEFyZk
https://youtu.be/_UZ0GKRRc2A