Hamaiketako ederra dastatuz hasi dira ospatzen San Praixku Eguna Aginagan

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 4a, 12:59

Jai egun seinalatua dute gaur aginagarrek; San Praixku egun handia. Goizeko meza saioaren ostean, iruditan dituzue hainbat aginagar eta usurbildarrek. Aginaga Sagardotegian bildu dira urtero legez, bertsolariek girotu duten hamaiketako goxo askoa dastatzera. Aurten bazkaltiar taldera batu dira goizean abiatu den "Goazen kalera!" egitasmoaren baitan, Usurbildik Aginaga oinez joandakoak ere. Bapo jan eta edan dute guztiek, Aginaga Sagardotegiak prestatu dien hamaiketako eder askoari esker. 

San Praixku Eguneko ospakizun gehiago, arratsalde partean. Adi, aginagarrak lehian ikusi nahi izanez gero, hurbildu 18:00etan Ariztitxo frontoira.

https://youtu.be/_R6b6daz9N0

Aginagako San Praixkuak 2017

Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna

18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.

Bitartean, XXXV. Toka Txapelketa herrikoia.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.

Segidan, txokolate goxo-goxoa.

18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.

19:30 Apar festa plazan.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.

00:00 Txosnen irekiera.

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.