Autobus zerbitzuetarako Aldundiak iragarritako murrizketen aurka, alegazioak aurkezteko deia Udaletik

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 4a, 19:18

Usurbilgo Udalak berak egingo duen moduan, herritarrak ere Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuetan aplikatu asmo dituen murrizketen aurka alegazioak aurkeztera deitzen ditu. Urriaren 9ra arteko epea dago. Alegazio orriak Usurbilgo Udalean (baita usurbil.eus udal atarian ere) dituzue eskuragarri. Bestela hemen ondoan duzue baita. Inprimatu, zuen datu pertsonalekin bete eta udaletxean aurkeztu.

Gogoan izan, Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Sailak jendaurrean ikusgai jarria duen aurreproiektu baten arabera, murrizketa nabarmenak, Udalaren esaneatn "handiak eta larriak" aurreikusten dira. Ospitaleetara doan autobus zerbitzua ezabatu asmo du Aldundiak. Hernanira doan autobus zerbitzua berriz Zubieta eta Santueneatik desiderata asmo du. Hau da, ez Santuenetik ezta Zubietatik ez du pasatzerik nahi Foru Aldundiak, Hernanira doan zerbitzu hau.

Udalak murrizketok salatu ditu egunotan ohar bidez, eta gaur, Andoain eta Hernaniko udalekin batera, Diputazio aurrean, Donostian egin duten agerraldian. "Udalaren iritziz, murrizketa hauek sekulako kaltea eragiten diete usurbildar guztiei, eta bereziki, adinekoen, gazteenen eta babes gutxieneko gizarte sektoreen artean izango dute eraginik handiena. Garraio publikoa sustatu eta indartu behar dela esan, eta hartu nahi diren neurriak zeharo kontrako bidetik doaz".