Ehunka haur eta gaztetxo bilduko dituen futbolaren inguruko festa giroa izango dugu larunbatean frontoian; Usurbil Cup-en amaiera jaia. Azken neurketak jokatuko dituzte parte hartzaileek urriaren 7an, eta sari banaketa ekitaldi jendetsuarekin amaitu eguna. Tartean bazkaria ere antolatu du Usurbil F.T.-k. Adi txartelen salmentari:
Urriak 7, larunbata
Frontoian:
Finalak:
09:30 LH 3,4: Futbolari Basatiak-Esnaola
10:20 LH 4, 5, 6 neskak: Aitzaga-Maiur
11:10 Alebin mutilak: Lagun Onenak-Bugati
12:00 Infantil neskak: Goieko-Saizar
12:50 Infantil mutilak: Josue Igeltseritza-Perkuak
16:30 Minibenjaminak: Otar Goxo-N. I. Ileapaindegia
17:00 Minibenjaminak: Kaffa-Itzira Eraikuntza
17:30 Minibenjaminak: Icoman-Txirinbolo
13:30 Bazkaria Usurbil Cupeko ume guztientzat, Hurbilagoren eskutik.
14:15 Paella beste guztiontzat Txiribogan. Txartelak salgai 6 eurotan Txiribogan.
17:30 Txokolate jana Txiribogan.
19:00 Sari banaketa frontoian.
Antolatzailea: Usurbil F.T.