Aginagako heldu eta gazteak aurrez aurre, San Praixkuetako herri kirolen lehia bizian

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 5a, 14:01

Aginaga eta Aginaga. Etxeko heldu eta gazteak. Aurkari baina lagun noski, nahiz lehiatzerakoan txantxa gutxi egon ohi den. Jaietako egun handia zuten atzo, San Praixku Eguna. Etxeakoak herri kiroletan neurtu ziren. Bi belaunaldi aurrez aurre; heldu eta gazteak. Lehia bizi askoa. Azken orduan, probetako baterako ergometroetako batek huts egin bazien ere, segituan egokitu zuten saioa eta urtero moduan, duten onena eman zuten. Frontoian lehenbizi, lokots bilketan, txingekin, ergometroan... Eta sokatiran, bai pilotalekuan bertan eta plazan. Irudiotan bildu genuen kirol erakustaldia.

Atseden eguna dute gaur Aginagan. Jaien azken txanpari helduko diote berriz biharko Umeen Egunarekin:

Aginagako San Praixkuak 2017

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.

Segidan, txokolate goxo-goxoa.

18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.

19:30 Apar festa plazan.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.

00:00 Txosnen irekiera.

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

https://youtu.be/loOX7gnamw0

https://youtu.be/-FZ90Gn-a_w

https://youtu.be/CcXJVzwrW7g

https://youtu.be/YPLqxzzqg0g

https://youtu.be/GOYzvjBpWmk

https://youtu.be/K59u8cV9oss

https://youtu.be/9mOgdHcb__8