Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria Zumeta Estudioan aurkeztu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 5a, 14:22

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Antzinako zuhaitza' disko-liburua aurkeztu dute gaur eguerdian. Askoren artean osatutako lana izan da, beste behin ere. 

Joan Mari Irigoien idazlearen poemak eta hitzak abiapuntu harturik, Jose Luis Zumeta margolariarengana jo zuten ilustrazio eske. Liburuaren edizioan, Usoa Zumeta arduratu zen koordinazio-lanaz.

Xabier Zabalak egin ditu diskoko kantuak eta, ohi bezala, Kaki Arkarazo arduratu da grabazioaz. 

Aurkezpen ekitaldia Usurbilen egin dute gaur eguerdian, Zumeta Estudioan.