81 urteko herritar bat hil da Bizkarre azpiko tunelean, trenak harrapatuta

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 5a, 19:29

Ezbeharra bazkalostean, Bizkarre azpiko tunelean. Usurbilgo 81 urteko emakumezkoa hil da, trenak harrapatuta. Argitzeke dago nolatan zegoen pertsona hau, oinezkoek pasatzerik ez duten tunelean. Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak. Ezbeharraren ondorioz tren zerbitzua eten egin behar izan dute. 

Donostialdetik zetorren trena Usurbilgo geltokira iritsi ezinik geratu da. Oriotik Usurbila zetorren 16:24ko trena ere geltokian Donostiara bidean aurrera jarraitu ezinik geratu da. Segituan tren zerbitzua ordezkatu duen autobusak jarri dituzte bidaiarientzat, Usurbil eta Errekalde artean. Arratsaldeko 17:00ak baino lehen jada berrezarri dute tren zerbitzua. Donostiatik zetorren trena heldu da Usurbila, eta Usurbilen zegoen hiribururantz abiatu da.