San Praixkuen azken txanpan gara jada. Umeen Eguna ospatuko dute ostiral honetan, jolas, tailer, puzgarri, edota disko festarekin. Aipatzekoa gauetik aurrera, 24 orduko tartean izango diren kontzertuak. Girotzen hasteko, Rukula eta Eskean Kristö:
Aginagako San Praixkuak 2017
Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua
10:00 Jolasak frontoian.
13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.
Segidan, txokolate goxo-goxoa.
18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.
19:30 Apar festa plazan.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.
00:00 Txosnen irekiera.
01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.
Ondoren, Karaokea.
Segituan, euria goitik behera.
Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
17:00 Txosnen irekiera.
17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.
18:00 Gorriti.
19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.
00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.
04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.
Berehala egunak argitu duela? Guri bost!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
Facebook: Aginagako Jaiak.
Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.