2018an ere, Espainiako eta erlijio ospakizunek baldintzaturiko jai egunak

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 09:16

Eusko Jaurlaritzak 2018rako jai egutegia onartu du. Espainiako jai egutegiarekin bat eginez, guztira 12 festa egun finkatu dituzte urte berrirako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "2018. urtean, igandeez gain, lan-ondorioetarako baliogabe­tzat ­jotzen diren 12 egunen zerrenda onartu du", dio ostiral honetako, urriaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.  

2018an ere Espainiako eta erlijio ospakizunek baldintzaturiko jai egunak izango ditugu; hala nola, Eusko Jaurlaritzak berak izendaturiko "Jai Nazionala" (urriaren 12an) edota "Konstituzioaren Eguna" (abenduaren 6an).

Eta horrekin batera, udalerri bakoitzak tokiko beste bi jai egun izendatu ahalko ditu. Usurbilek jada erabakia du. Maiatza amaierako osoko bilkuran erabaki zuen uztailaren 2a izango dela berriz Usurbilgo jai eguna 2018an. Astelehenez egokituko da hurrengo urteko Santixabel Eguna. Aurten igandez egokitu da. Horregatik, salbuespen moduan, usurbildarren jai eguna ekainaren 30era aurreratzea erabaki zuen Udalak iaz.

2018ko jai egunak

Hitzez hitz, honela zerrendatu du Eusko Jaurlaritzak 2018ko jai egunen zerrenda: 

-Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

-Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

-Mar­txo­aren 29a, Ostegun santua.

-Mar­txo­aren 30a, Ostiral santua.

-Apirilaren 2a, Pazko astelehena.

-Maia­tza­ren 1a, Lanaren jaia.

-Abuztuaren 15a, Birjinaren jasokundea.

-Urriaren 12a, Jai nazionala.

-Azaroaren 1a, Domusantu eguna.

-Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a, Sorkunde Garbia.

-Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Gipuzkoako udalerriek izango dituzten tokiko jai egunen zerrenda osoa esteka honetan duzue ikusgai: 2018ko jai egutegia